Gertakizunaren zehaztapena

Aldi baterako ezintasun prozesuak eragiten dituen gertakizun arrunt edo profesionalarengatik baja medikoaren agiria sortzean hasten den prozedura bat da. Gertakizuna behin ondo zehaztuta, hasieran eman zitzaion izaera BERRIKUS DADILA eskatuko da, modu arrazoituan, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren aurrean.
Gertakizunaren izaera aldatzea eskatu ahalko da mota bereko gertakizunen artean; esaterako, lan istripukoa izatetik lan gaixotasunekoa izatera pasatzea (biak ala biak, lanbideko gertakizunak). Mota ezberdineko gertakizunen artean ere aldatzea eska daiteke; adibidez, lanekoa ez den istripua izatetik (gertakizun arrunta) lan-istripua izatera pasatzea (lanbideko gertakizuna).
 Prozedura honako hauek eska dezakete: osasun zerbitzu publikoak, Itsasoko Gizarte Institutuak, Gizarte Segurantzaren kolaboratzaile diren mutualitateak eta baja eragindako langileak edo haren legezko ordezkariak.