Fraternidad-Muprespa eta ONCE elkarlanean ari dira desgaitasuna duten pertsonen laneratzea sustatzeko

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak Inserta hitzarmena sinatu zuen Madrilen otsailaren 7an, datozen hiru urteetan desgaitasuna duten 15 pertsona Mutualitatean laneratzen laguntzeko.

Aipatutako hitzarmena Fraternidad-Muprespako zuzendari kudeatzaile Carlos Arandak eta ONCE Fundazioko presidenteorde betearazle Alberto Duránek sinatu zuten Gizarte Inklusiorako eta Ekonomia Sozialerako Programa Operatiboaren (POISES) barruan. ONCE Fundazioak garatzen du programa hori Inserta Empleo erakundearen bidez, Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatua, desgaitasuna duten pertsonen prestakuntza eta laneratzea sustatzeko helburuarekin.

Inserta Empleo erakundeko idazkari eta zuzendari nagusi Virginia Carcedok inauguratu zuen ekitaldia, honako hau azpimarratuz: “Fraternidad-Muprespak 1929az geroztik dihardu laneko istripuak kudeatzen, eta Inserta erakundearen eta Mutualitatearen artean egon daitezkeen sinergiak nabarmendu ditu, laneko istripuen ondorioz gertatutako desgaitasunak eta laneko istripuen prebentzioa direla eta”.

Carlos Arandak azaldu duenez, “2017an, Fraternidad-Muprespak arreta berezia jarri nahi du desgaitasuna duten pertsonen laneratzean. Hitzarmen hau sinatzean, lehen aurrerapauso garrantzitsua eman dugu gure Mutualitatearen EGE sendotzeko eta proiektu liluragarri honi ekiteko”.

Beste alde batetik, Alberto Duránek zera aitortu du: “atsegin handiz ari gara elkarlanean Fraternidad-Mupresparekin, batez ere, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzailea delako, askok ezagutzen ez duten figura bat... Inserta erakundeari esker, bi erakundeak ezagutarazteko balio duten proiektuak gauza ditzakegu batera, eta horrek aukera ugari ematen dizkie desgaitasuna duten pertsonei.”.

Fraternidad-Muprespa Inserta erakundearekin arituko da elkarlanean, hau da, ONCE Fundazioak prestakuntza eta laneratzea sustatzeko erakundearekin. Taldeko enpresek bete behar dituzten lanpostuei lotutako hautaketa-prozesuez arduratzeaz gain, prestakuntza-ekintzak eta gaitasun profesionalei lotutako ekintzak antolatuko ditu.

 

¿Que te ha parecido el contenido?