Prestazio bereziei buruzko jardunaldi interesgarria izan zen Zamoran

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak ekitaldi interesgarri bat antolatu zuen Zamoran “Prestazio bereziak eta Mutua Laguntzaileen gizarte laguntza” izenburupean.

Juan Antonio García Asunciónek, Mutualitatearen Zamorako zuzendari probintzialak aurkeztu zuen jardunaldia eta bertaratutakoei agertu izana eskertu ondoren, gaiari buruzko aurkezpen laburra eskaini zuen.

Ondoren, Verónica Cordero Fernández Ipar-mendebaldeko lurralde zuzendaritzako gizarte-langileak hartu zuen hitza eta gizarte-lana zer den eta zentzu horretan Mutualitateak burutzen duen jarduerari buruzko azalpen interesgarri bat gauzatu zuen. Prestazio Berezien Batzordearen bitartez mutualitateek eskaintzen dituzten prestazio bereziak ere azaldu zituen eta bukatzerakoan eztabaida interesgarria izan zen bertaratutakoen parte-hartzeari esker.

Amaieran, Juan Antonio García Asunciónek hartu zuen berriz ere hitza eta bertaratutakoei landutako gaiarekiko azaldutako interesa eta hizlariari parte-hartzea eskertu zien.

¿Que te ha parecido el contenido?