
Prebentzioan heztea: Tenerifeko La Milagrosa de La Orotava ikastetxean antolatutako jardunaldia
Apirilaren 27an, Prebentzioaren II. Astea zela eta, Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak “Prebentzioan heztea” izenburupeko dibulgaziozko hitzaldiak eskaini zituen Santa Cruz Tenerifeko La Milagrosa de La Orotava ikastetxean.
Raquel Domínguez Hernández Fraternidad-Muprespako aholkulari teknikoak eman zion ekitaldiari hasiera ikasleen parte-hartzea eskertuz, eta ondoren, 8 eta 16 urte bitarteko haurrei zuzendutako hitzaldiaren helburuak azaldu zituen.
Bestalde, Miguel Ángel Martín de León Fraternidad-Muprespako prebentzio teknikariak azalpen interesgarri eta dinamikoa gauzatu zuen, eta ikasleek ere parte hartu zuten.
Horren ostean, Zaira Barreto Rodríguez Mutualitateko erizaintzako unibertsitate-diplomadunak (EUD), ikasleen aburuz oso interesgarria izan zen lehen sorospenei buruzko ikastaroa eman zuen.
Prebentzioaren kultura ikastetxean bereganatzen hastearen garrantzia nabarmenduz eman zitzaion amaiera ekitaldiari. Amaierako azalpena eta gero, hurbildutako guztiei bertaratu izana eskertu zitzaien eta haiek jardunaldia oso interesgarria izan zela adierazi zuten.