Prebentzioaren eskola: Badajozeko Secular Hogar de Nazaret institutuan antolatutako jardunaldia

Semana de la prevención
Autor
Fraternidad-Muprespa

Apirilaren 28an, Prebentzioaren II. Astea zela eta, Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak Prebentzio eta Lehen Sorospenei buruzko dibulgaziozko mintzaldiak antolatu zituen “Prebentzioa eskolanizenburupean, Badajozeko Secular Hogar de Nazaret institutuan. 200 ikasle baino gehiago izan ziren bertan.            

Antonio Fernández de la Concha Castañeda zuzendari probintzialak bertaratu izana eskertu zien guztiei eta Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Egunaren garrantziari buruz aritu zen, ikasle eta irakasleei prebentzioak adin goiztiarrean hasi behar duela gogoraraziz.

Ondoren, Horacio Valcárcel Maqueda  Fraternidad-Muprespako prebentzio teknikariak lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendutako mintzaldi interesgarri bat eskaini zuen, eskolan prebentzioak duen garrantzia azpimarratuz.

Horren ostean, bertaratutakoei oso interesgarria iruditu zitzaien lehen sorospenei buruzko ikastaro bat eman zen.

Jardunaldiak oso harrera ona izan zuen ikasle eta irakasleen artean, eta gure Erakundeak hurrengo deialdiak noiz antolatuko zain egongo direla adierazi zuten.

¿Que te ha parecido el contenido?