
F-M eta Eivissako CAEB erakundeak 231/2017 ED berriari buruzko jardunaldi interesgarria antolatu zuten
Joan den apirilaren 26an, CAEB erakundeak eta Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak, biak elkarlanean, 231/2017 Errege Dekretu berriari jarraikiz 2018an bonus pizgarriaren kudeaketan izango diren aldaketei buruzko jardunaldi interesgarria antolatu zuten Eivissan.
Joan Bufí Arabí CAEB erakundearen Eivissa eta Formenterako ordezkaritzako zuzendariak eman zion ekitaldiari hasiera, bertaratutakoei hurbildu izana eskertuz. Ondoren, Mónica Castillo Soler Balear Uharteetako Gobernuko Lan, Ekonomia Sozial eta Laneko Osasuneko zuzendaritza nagusiko prebentzio teknikariari eman zion hitza, eta prebentzioak lanean duen garrantzia nabarmendu zuen berak.
Horren ostean, Rafael Reyes Moreno Fraternidad-Muprespako prebentzio teknikariak burutu zuen jardunaldiko hitzaldi nagusia, gaiari buruzko informazio zehatza eskainiz.
Galderen txandarekin eman zitzaion amaiera jardunaldiari, bertaratutakoen artean eztabaida interesgarria sortuz.