
FRATERNIDAD-MUPRESPAREN GASTEIZKO ZUZENDARITZA PROBINTZIALAREN INAUGURAZIO BERRIA
Joan den urriaren 21ean inauguratu zen berriro Fraternidad-Mupresparen Gasteizko Zuzendaritza Probintziala. Ordura arte lanak egin ziren instalazioetan, Eraikingintzaren Kode Teknikoari jarraiki, energia aurrezteari buruzko oinarrizko dokumentua betez.
Zentroa Gasteizko Udalaren itun berdean barne hartzen da 2012az geroztik. Horrez gain, ISO 9001 ziurtagiria du, kalitatezko kudeaketarena, eta ISO 14001 ziurtagiria, ingurumenaren kudeaketarena, gure Mutualitatean arreta jasotzen duten langileei instalazio eta zerbitzu ezin hobeak eskaintze aldera.
Ekitaldia Aurresku tradizionalarekin hasi zen, bertaratu zirenei ongietorria emateko eta parte hartzen zuten agintariei omenaldia egiteko.
Ondoren, Arabako Lan Harremanetako Gradudunen Elkargo Ofizialeko presidente Andoni Landaluce jauna mintzatu zen, Lan Harremanetako Gradudunen Elkargoak Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileekin duen harremanaren balantzea egiteko.
Jarraian, GSINen Arabako zuzendari probintzial Carmelo Rodríguez jaunak hitz egin zuen. Mutualitateek kudeatzen dituzten prestazioei buruz mintzatu zen, kontingentzia arrunten kudeaketan arreta berezia jarriz.
Bukatzeko, gure erakundeko zuzendari kudeatzaile Carlos Aranda jaunaren txanda izan zen. Zuzendaritza Probintzialean egindako aldaketak azaldu zituen, eta azpimarratu egin zuen teknologiarik berrienak instalatu direla, indarrean dagoen araudia betez. Gero, bukaera eman zion ekitaldiari, bertaratu zirenei eskerrak emanez.
Fraternidad-Mupresparen balioen artean, berrikuntza, hobekuntza, sormena eta aurrerapen teknologikoen erabilera sustatzea dago, zentro guztietako kudeaketan eta kalitatean aurrera egite aldera.
"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"