FRATERNIDAD-MUPRESPA-K ETA ALMERIAKO TGSS-AK LIKIDAZIO ZUZENARI BURUZKO JARDUNALDIA ANTOLATU DUTE

General
Autor
Fraternidad-Muprespa

Joan den azaroaren 23an, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile den Fraternidad-Muprespa-ren Almeriako Zuzendaritza Probintzialak eta probintzia horretako Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak informazio-jardunaldi bateratua antolatu zuten "Likidazio Zuzena" gaiari buruz. Ekitaldira jende asko gerturatu zen.

Almeriako TGSSko zuzendari probintzial Luis Soria jaunak eman zion hasiera ekitaldiari, gerturatutako guztiei eskerrak emanez.

Jarraian, Juan José Lozano jaunak eta María Jesús López andereak hitz egin zuten, Gizarte Segurantzako Administrazioko Teknikariek. Biek, Likidazio Zuzenaren berezitasunak azaldu zituzten: autolikidazio-eredutik nola aldatzen den fakturazio-eredura. Halaber, Egoitza Elektronikoak nola funtzionatzen duen azaldu zuten, Gizarte Segurantzaren informazio, izapide eta kudeaketa telematikoko sistema berri gisa.

Hitzaldiak bukatutakoan, debate interesgarria sortu zen, eta modu aktiboan parte hartu zuten bertaratu ziren pertsonek. Medikuen baja-, berrespen- eta alta-agiriei buruzko informazioa bildu zuten. Mutualitateak, bere aldetik, zure eskura jartzen du Extranet zerbitzuen bitartez.

Fraternidad-Muprespa-ren Almeriako zuzendari probintzial Matilde Góngora andereak eman zion bukaera jardunaldiari.



"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?