FRATERNIDAD-MUPRESPA CR ENPRESABURUEN BILGUNEAREKIN LANKIDETZAN ARITU DA TORRALBA DE CALATRAVAN LANGILE AUTONOMOEI BURUZ EGINDAKO JARDUNALDI BATEAN

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Joan den urtarrilaren 21ean, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespa lankidetzan aritu zen Ciudad Realeko Enpresaburuen Bilgunearekin, Torralba de Calatravan (Ciudad Real). Bertan du egoitza NeoCenter negozio-zentroak. Jardunaldia langile autonomoei eragiten dien legedian egindako aldaketei buruzkoa izan da.

NeoCenter zentroko zuzendari Cesar Sánchezek inauguratu zuen ekitaldia, bertaratu ziren guztiei ongietorria emanez.

Jarraian, Fraternidad-Mupresparen Ciudad Realeko zuzendari probintzial José Luis Agudok hitzaldi interesgarria eman zuen, RETAren (langile autonomoen erregimen berezia) oinarrizko ezaugarriei buruzkoa. Bertan, langile autonomoek erregimen horretako prestazioak jaso ahal izateko bete behar dituzten baldintzak eta egin beharreko izapideak azaldu zituen.

Hitzaldia bukatutakoan, galderak egiteko astia egon zen, eta oso interesgarria izan zen. Izan ere, bertaratu zirenen zalantzak argitu ziren.


"Zure mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?