FRATERNIDAD-MUPRESPA-K PREBENTZIO JARDUNALDI BAT ANTOLATU DU ZARAGOZAN

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Gizarte Segurantzaren kolaboratzailea den Fraternidad-Muprespa Mutuak dibulgazio-saio bat egin zuen joan den otsailaren 23an, hain zuzen ere gai honi buruzkoa: “Prebentzio-heziketa gehiegizko esfortzua saihesteko”.

José Luis Fernández Medina jaunak –Lan-arriskuen prebentzio teknikaria da Mutuan– argi eta sakon azaldu du arrisku espezifikoaren kontzeptua, bai eta gehiegizko esfortzuak saihesteari begira lantokian garatu beharreko prebentzio- eta zuzenketa-neurriak ere.

Fraternidad-Muprespa Mutuako kide diren zenbait enpresatako prebentzio eta kudeaketako arduradunak, tarteko agintariak eta langileak zeuden entzuleen artean. Bertaratutakoek interes eta parte-hartze handia erakutsi dute.

Bukatzean eztabaida bizia piztu da, honako parte-hartzaile hauen artean: Eva Ramón Arbués, Fraternidad-Muprespa Mutuako Zaragozako probintzia-zuzendaria, eta Belén Lázaro Valero eta Olga Moreno Acero aholkulari teknikoak.


"Zure Mutua - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?