FRATERNIDAD-MUPRESPAK LANEKO IKUSKATZAILETZAREN IRIZPIDEEI BURUZKO JARDUNALDIA ANTOLATU ZUEN ALMERIAN

Ekitaldiaren laburpena
Autor
Fraternidad-Muprespa

Fraternidad-Muprespak, Gizarte Segurantzarekin lan egiten duen mutualitateak, Kafea eta ideiak izeneko bigarren jardunaldia antolatu zuen Almerian otsailaren 26an, izenburu honekin: Laneko Ikuskatzailetzaren irizpideak laneko istripuen eta laneko gaixotasunen arloan.

Matilde Góngora Martínezek, Fraternidad-Mupresparen Almeriako zuzendari probintzialak, koordinatu zuen kafea. Jarraian, Almeriako Laneko Ikuskatzailetzaren zuzendariari eman zion hitza, hots, Lidia León Delgadori.

Azken horrek laneko arriskuen prebentzioan egin beharreko inbertsioaren garrantziaren berri eman zuen, batez ere enpresari eta langileentzako prestakuntzari eta informazioari dagokienez, laneko istripuak eta gaixotasunak ekiditearren. Bere datuen arabera, halaber, istripu larriak eta heriotzak murriztu arren, istripu arinen kopurua nabarmen hazi da. Laneko Ikuskatzailetzak neurriak hartuko ditu mota honetako istripu ugari dituzten enpresetan. Azkenik, probintzia honetan oso garrantzizkoak diren jardueretan dauden arazoak aztertu zituen, hala nola fruta eta ortuarien maneiua eta ontziratzea eta nekazaritza-jarduera.

Jardunaldian gure enpresa-kide batzuen giza baliabideetako ordezkariak ere egon ziren, baita hainbat lan-aholkulari ere. Guztiek ere ekimena eskertu zuten.


"Zure mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?