FRATERNIDAD-MUPRESPAK LANEKO ISTRIPU ETA GAIXOTASUNEN KUDEAKETARI BURUZKO JARDUNALDIA ANTOLATU ZUEN

Ekitaldiaren laburpena
Autor
Fraternidad-Muprespa

Pasa den martxoaren 9an, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzailea den Fraternidad-Muprespak laneko istripu eta gaixotasunen kudeaketa integralari buruzko informazio-jardunaldia antolatu zuen Zaragozan.

Lan-arriskuen prebentziorako goi-mailako teknikaria den José Luis Fernández Medina jaunak zuzendu zuen jardunaldia; bertaratutakoei laneko istripuen kudeaketari buruzko aholkuak emateaz gain, behar bezalako kudeaketa erdiesteko enpresarien betebeharrak (istripua izan duenarentzako arreta, prebentzio-kudeaketa eta laneko istripuei buruzko ikerketa) eta enpresari dakarzkion gastuak aztertzea bezalako alderdiak nabarmendu zituen.

Besteak beste, oso interesaturik agertu ziren administrazio-, prebentzio- eta kudeaketa-langileak eta Fraternidad-Mupresparen hainbat enpresa-kidetako erdi mailako arduradunak egon ziren bertan.

Hitzaldia amaitutakoan, eztabaida interesgarri bat egon zen, eta harekin egin zuten bat Fraternidad-Mupresparen Zaragozako zuzendari probintzialak, Eva Ramón Arbués andreak, eta aholkulari teknikoek, Belén Lázaro Valero andreak eta Olga Moreno Acero andreak.



"Zure mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?