
FRATERNIDAD-MUPRESPAK MADRIL BIKAINTASUNA ZIGILUA JASO DU
Fraternidad-Muprespak, Gizarte Segurantzarekin lan egiten duen mutualitateak, “Madril Bikaintasuna” zigilua jaso du, arlo garrantzitsuen aldeko apustua egin duelako: etengabeko berrikuntza eta hobekuntza, bazkideen konfiantza, eta gizarte-garapenerako laguntza aktiboa.
Ziurtagiri hau Madrilgo Erkidegoko gobernuaren marka da, enpresen kudeaketaren kalitatea eta bikaintasuna aitortzeko eta ziurtatzeko. Enpresen kalitate orokorra aztertzen da, baita, hobetzearren, baliabideetan egiten duten inbertsioa ere.
Saria martxoaren 10ean eman zitzaion, Fraternidad-Mupresparen Madrilgo egoitza nagusian (Plaza de Cánovas del Castillo, 3).
Mutualitatearen izenean hauek izan ziren ekitaldian: Carlos Aranda Martín jauna, zuzendari kudeatzailea; Natalia Fernández Laviada andrea, Prebentzio, Kalitate eta Komunikazioko zuzendariordea; Elena Iglesias Delgado de Torres andrea, Kalitateko zuzendaria; eta Alejandra Polacci andrea, Madril Bikaintasuneko zuzendari nagusia.
Saria jaso ondoren Carlos Arandak adierazi zuenez, “Bikaintasunerako bidean, enpresa mutualistetako langileei ematen dien kudeaketan eta zerbitzuan jartzen du arreta Fraternidad-Muprespak. Mutualitatearen helburua gure enpresa elkartuetako langileen osasuna zaintzea da, eta diru-laguntzak arreta eta berme handienekin ematea. Oso harro gaude Madrilgo Erkidegoak erakundearen ebaluazio ona egin duelako hainbat irizpideri erreparatuta (Bikaintasuna, Erantzukizun korporatiboa eta Bezeroen konfiantza) eta erakunde osoari aplikatuta”.
Alejandra Polaccik zorionak eman dizkie Fraternidad-Muprespako langile guztiei, "taldeen eguneroko lanari esker lortu baitu mutualitateak Madril Bikaintasuna zigilua".
Orobat, erakundeak duela gutxi berritu ditu laguntza-zentroetako Kalitate Kudeaketako Sistemak eta Ingurumen Kudeaketako Sistema.
Duela 86 urte lotu zitzaion Fraternidad-Muprespa Madrili, 1929an mutualitatea sortu eta gutxira. 70eko hamarkadan hasi zen zabaltzen, eta 1973an ospitale nagusia inauguratu zen, Paseo de la Habana pasealekuan. Gaur egun, ospitalea berreraikitzen ari gara, zerbitzu hobea eta eraikin eraginkorragoa eta kalitate handiagokoa eskaintzeko.
"Zure mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"