
FRATERNIDAD-MUPRESPAK LANGILE AUTONOMOAREN ERREGIMENARI BURUZKO EKITALDIA ANTOLATU ZUEN KANARIA HANDIAN
Fraternidad-Muprespak, Gizarte Segurantzarekin lan egiten duen mutualitateak, langile autonomoaren erregimen profesionalari eta gizarte-babesari buruzko jardunaldia antolatu zuen martxoaren 10ean Las Palmasen.
Kanaria Handiko Ordezkaritzako zuzendari Carlos Macho jaunak eman zion hasiera ekitaldiari. Lehenik, eskerrak eman zizkien denei bertara etortzeagatik, eta gogorarazi zuen oso garrantzitsua dela Mutualitatearentzat mutualistei guztiaren berri ematea.
Ondoren, Hegoaldeko Zuzendaritzaren lurralde-koordinatzaile tekniko Miguel Ysasi Alfaro jaunak hartu zuen hitza. Langile autonomoek Fraternidad-Mupresparentzat duten garrantzia nabarmendu zuen, eta hitzaldi interesgarria eskaini; bertan, langile autonomoari eragiten dion legeriaren esparruan egindako aldaketa garrantzitsuenak azaldu zituen, bai eta legeriaren bilakaera, legea interpretatzean eta aplikatzean kontuan izan beharreko xehetasunak, aldaketen irismena eta kolektibo horrengan dituzten ondorioak argitu ere.
Hitzaldia amaitu eta gero, solasaldia egin zuten bertaratutakoek, eta hurrengo jardunaldietarako hainbat gai interesgarri proposatu zituzten.
"Zure mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"