
FRATERNIDAD-MUPRESPAK BAT EGIN DU BERDINTASUNAREKIKO KONPROMISOAREKIN
Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Woman’s Week fundazioak Emakumearen Nazioarteko Astearen VI. edizioa antolatu du, “Konpromisoak elkartzen gaitu” lelopean. Egun horietan, hainbat hitzaldi eta mahai-inguru izan dira eta, haietan, enpresetako jardunbide egokiekin eta enpresek berdintasun, bateratze eta erantzukidetasunaren arloetan duten inplikazioarekin erlazionatutako gaiak aztertu dira.
Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak Lan Harremanen eta Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren Arloaren bidez, bat egin nahi izan du Fundazioaren ekimenarekin, eta “Berdintasunaren aldeko dekalogoa” sinatu du. Horren bidez, mutualitateak gizonen eta emakumeen arteko tratu- eta aukera-berdintasunarekin, bateratzearekin eta erantzukidetasunarekin duen konpromisoa bermatzeko hamar printzipioak beteko dituela hitzeman du.
“Berdintasunaren aldeko konpromisora” atxikitzea Fraternidad-Muprespak Berdintasunari lotuta eta Gizarte Erantzukizun Korporatiboko Planaren esparruan burutzen dituen ekintzen eta politiken ondorioa da.
"Zure mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"