FRATERNIDAD-MUPRESPAK ALDI BATERAKO EZINTASUN-PRESTAZIOETAKO IRUZURRARI BURUZKO EZTABAIDA ANTOLATU DU ALMERÍAN

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Joan den urriaren 7an, Fraternidad-Muprespak, Gizarte Segurantzaren Mutualitate Laguntzaileak, hainbat jardunaldietako seigarrena antolatu zuen Almerían. Bertan, “Aldi baterako ezintasun-prestazioetako iruzurrari” buruz hitz egin zen, gehienbat probintziako lan-aholkulariei zuzenduta.

Jardunaldian, D. Luis Martínez Vázquezek, GSINren AlmerÍako informazio eta diru-laguntzen zuzendariordeak hartu zuen parte eta Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak, Lan Ikuskaritzak eta Gizarte Segurantzaren Mutualitate Laguntzaileek aldi baterako ezintasun-prestazioak edo haurdunaldiko arriskuaren prestazioak lortzeko iruzurrari dagokionez duten kezka azaldu zuen, iruzurrezko ekintza hauek burutzen dituzten langileen aurrean ez jakinarena egiten duten enpresei zigorrak ezarriko zaizkiela azpimarratuz.

Jarraian, bertaratutakoek azken urte honetako absentismo indize altuek enpresentzat zein ondorio dakartzaten eztabaidatzeko aukera izan zuten. Egoera hori dela eta, gauzatzen ari dira bai GSINren Azterketa Medikoak, bai Osasun Zerbitzu Publikoaren azterketak.

Matilde Góngora Martínez Andereak, Mutualitatearen Almeriako zuzendari probintzialak moderatu zuen eztabaida eta hau bukatzean, jardunaldiari amaiera eman zion, bertaratutako guztiei agertu izana eta parte hartu izana eskertuz.


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?