
MUTUALITATEAK: SEKTORE GARRANTZITSUA EKONOMIA ETA OSASUN KUDEAKETAN
Kantabriako Unibertsitate ospetsuak 2007tik geroztik zuzentzen du Osasun eta Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza eta Kudeaketa Masterra. Honek, seigarren urtez jarraian, Fraternidad-Muprespa mutualitatearen parte-hartzea izan du.
Natalia Fernández Laviadak, Fraternidad-Mupresparen Prebentzio, Kalitate eta Komunikazio zuzendariordeak, joan den urriaren 28an, ostiralean, lanbide-orientazio argiarekin hitzaldi interesgarri bat burutu zuen ekonomian eta osasun kudeaketan hain garrantzitsua den eta hark ondo ezagutzen duen sektoreari buruz: mutualitateak.
Bere mintzaldian, Gizarte Segurantzaren Mutualitate Laguntzaileen sektorearen inguruko ibilbide teorikoa gauzatzeaz gain, xehetasun osoz azaldu zuen mutualitateak zer diren eta horiek Gizarte Segurantzari lotutako enpresen bitartez egiten dituzten ekarpenak. Sektorearen zenbateko nabarmenei ere egin zien aipamen, baita negozio-bolumenari, lege-esparruari, laneko istripuen kudeaketa eta kontrolari eta kontingentzia arruntei ere, hurrenez hurren. Azkenik, mutualitateen prebentzio kudeaketa azalduz eman zion amaiera mintzaldiari.
Kantabriako Unibertsitateak berezko ikasketekin lortu nahi duen prestakuntza-eskaintzarekin bat datorren hitzaldia izan zen. Ikaskuntza espezializatu hauen helburua, hain zuzen, hobekuntza profesionala bultzatzea da.
Berriz ere, Fraternidad-Muprespak prestakuntzaren, gardentasunaren eta beste erakundeekin batera lan egitearen alde egiten du apustu.
"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"