Almansako Fraternidad-Muprespa mutualitateak fisioterapeuta bat izango du praktiketan

Lankidetzako hitzarmenak
Autor
Dpto. de Comunicación y Relaciones Institucionales
Población
Almansa

Gizarte Segurantzarekin lankidetzan jarduten duen Fraternidad-Muprespa mutualitateak lankidetza-hitzarmena sinatu du Almansako Udalarekin (Albacete), Almansa Impulsa programaren barruan, eta, hari esker, udalerriko fisioterapeuta gazte batek lan-praktikak egingo ditu mutualitatearen udalerriko ordezkaritzan. 

Almansako alkate Javier Sánchezek eta Fraternidad-Muprespa mutualitateak udalerrian duen ordezkari Amparo Cuencak sinatu dute dokumentua, Almansako Udalean egindako ekitaldi batean. Han izan dira, halaber, Eloy Ávila, Fraternidad-Muprespa mutualitatearen Albaceteko zuzendaria eta programa hau osatzen duten gainerako enpresen ordezkariak ere.

Alkateak esker onak eman dizkie parte-hartzaileei Udalaren izenean, gazteei lan-mundura gerturatzeko aukera eskaintzeagatik ikasketak amaitu ostean. «Sobera erakutsi dituzte balioa eta gaitasun akademikoa. Orain, trebakuntza jasoko duten enpresetako bakoitzean eskatuko diete jarreragatik ere nabarmentzea», gaineratu du.

Amparo Cuencak, berriz, azaldu du Fraternidad-Muprespa mutualitateak babesa eskaintzen diela gazte horiek lan-munduan txertatzeko ekimenei, betiere adar bereko profesional baten tutoretzapean. «Harreman aberasgarria ezartzen dugu haiekin, eta mutualitateak oso kontuan hartzen ditu haien ekarpenak eta ekimenak», gaineratu du.

 Lan-prestakuntza hori datorren astelehenean hasiko da, eta lau hilabete iraungo du, astean 25 orduko jardunaldiekin.

¿Te ha resultado útil?