
ARBELAREN SEKTOREKO ENPRESENTZAKO JARDUNALDIA ANTOLATU DA GALIZIAN
Galiziako Fraternidad-Muprespa mutalitateak, Arbelaren Sektoreko langileen Galiziako Erakundearekin eta FM Prebentzio Sozietatearekin batera, “Arbelaren sektoreko laneko gaixotasunen arazoaren analisia: prebentzioa, ekonomia eta laguntza arloko ikuspuntua” gaiari buruz eztabaidatzeko mahai-ingurua antolatu zuen pasa den maiatzaren 24an Ourenseko O Barco de Valdeorras-en.
Sobradelo de Valdeorras-ko Arbelaren Zentro Teknologikoan egin zen jardunaldia. Sektoreko enpresarik handienetako ordezkariek hartu zuten parte , eta Victor Coso Arias jauna eta Severino González Álvarez jauna izan ziren buru, Arbelaren Sektoreko langileen Galiziako Erakundeko presidentea eta gerentea, hurrenez hurren.
Leandro de Justo Corcoba jaunak, O Barco de Valdeorras-ko ordezkariak, eman zion hasiera ekitaldiari, eta Julio Santos Palacios jaunak, Fraternidad Muprespa-ren Sarearekiko Harreman Saileko zuzendariak, eta Félix Villanueva Muñoz jaunak, Fraternidad Muprespa-ren Prebentzio Sozietateko mediku koordinatzaileak, jardun zuten hizlari gisa.
Sektoreko laneko gaixotasunen gorakadaren arazoari eta, bereziki, silikosiari buruzko hasierako aurkezpena egin ondoren, sektoreko langileak arduratzen dituzten arazo eta zalantzak mahaigaineratu ziren eztabaida bizi batean.
Hugo Ezquerra Villegas jaunak, Ourenseko probintzia-zuzendariak, eman zion amaiera ekitaldiari; ekitaldira hurbildu ziren guztiei eskerrak eman zizkien, eta hurrengo hauei bereziki: Miguel Angel Serna Galán jaunari, Fraternidad Muprespa-ren Asturiasko eta Galiziako probintzia-zuzendariari, Miguel del Río López jaunari Fraternidad Muprespa-ren Prebentzio Sozietateko lurralde eta probintzia zuzendariari , Javier Romero Bandeira jaunari eta Miguel Núñez de Prado jaunari, Ourenseko SPFMko ordezkari berriari.
Parte-hartzaileak pozik geratu ziren jardunaldiarekin eta etorkizunean ere antzeko ekimenak errepikatzeko gogoa agertu zuten. Amaieran, parte-hartzaileetako batek arbelaren eremuko harrobietako bat bisitatzeko jakin-mina zuela adierazi zuen, bertan garatzen den jardueraren arrisku eta berezitasunen inguruko lehen eskuko informazioa emateko.
"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"