
Aula virtual de prevenció i taller Escola d’esquena celebrat per Fraternidad-Muprespa a Jaén
Apirilaren 25ean, Prebentzioaren Astea zela eta, Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak “Prebentzioaren ikasgela birtuala eta bizkarraren eskola tailerra” izeneko jardunaldi bat antolatu zuen Jaénen.
Tailerra, funtsean, Fraternidad-Mupresparen mutualistak diren enpresetako langileei zuzendu zitzaien.
Ángel Gilabert Jaéngo zuzendari probintzialak parte-hartzaile guztiei bertaratu izana eskertu zien eta ondoren tailerra aurkeztu zien, Mutualitateak nazioan eta zehazki Jaéngo probintzian antolatutako askotariko ekitaldiak nabarmenduz.
Horren ostean, Elena Cano Prebentzio teknikariak langileen esku dauden prebentzio-ikastaro birtualak aurkeztu zituen, bizkarreko lesioen prebentzioaren alderdi teknikoa azalduz. Era berean, Alejandra de la Torre Fraternidad-Muprespako fisioterapeutak gauzatu zuen alderdi praktikoaren azalpena. Bertaratutakoengan interes handia piztu zuen, eta haiek mahaigaineratutako zalantzak behar bezala argitu ziren.
Jardunaldiak oso harrera ona izan zuen bildutakoen artean eta gure Erakundeak hurrengo deialdiak noiz antolatuko zain daudela adierazi zuten.