Badajozeko aireportuan ikus daiteke XX. mendeko prebentzio-kartelen erakusketa

Erakusketak
Autor
Fraternidad-Muprespa
Población
Badajoz

Fraternidad-Muprespa mutualitateak lan-arriskuen prebentzioaren printzipioak transmititzen jarraitzen du, XX. mendeko Espainiako kartelen erakusketaren bidez. Vecca&Mugo bildumako kartelak dira. Erakusketa ibiltari hori Espainiako 24 hiritan egon da ikusgai. Besteak beste, honako aireportu hauetan egon da: Madril, Bartzelona, Lanzarote, Fuerteventura, Kanaria Handia, Málaga, Palma Mallorcakoa eta Tenerife iparraldea. Badajozen otsailaren 28ra arte bisitatu ahalko da.

Kartelek gaiek –laneko segurtasuna, arriskuen prebentzioa eta laneko osasuna– erakusten dute zer bilakaera izan duten kontzeptu horiek joan den mendean, obra horiek trebakuntza- eta komunikazio-bitarteko garrantzitsua ziren garaian. 

Alfonso Flores Badajozeko aireportuko zuzendariak ongietorria eman die bertaratutako pertsonei, eta Fraternidad-Muprespa mutualitateko langileak zoriondu ditu, erakusketa aireportu horretako erabiltzaileen eskura ipintzeagatik –eta aurrez beste batzuetakoen esku ere bai–, zeinak lan-arriskuen prebentzioa zabaltzeko premian sakontzen baitu. 

Gobernuaren Extremadurako ordezkari Francisco Mendoza jaunak inauguratu du erakusketa, eta nabarmendu du zeinen garrantzitsua den prebentzio-kultura zabaltzea, Fraternidad-Muprespa mutualitateak antolatutako ekimenaren tankerakoen bidez. Hala, adierazi du Espainiako Gobernuaren babesa dutela «prebentzio-kultura zabaltzeko eta sustatzeko neurriek, laneko segurtasuna eta langileen osasuna bermatzeko erreminta diren aldetik».

Ekitaldian honako hauek ere izan dira: Silvia Fortuna (Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nazionalaren probintzia-zuzendaria), Antonio Puerto (Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren probintzia zuzendaria), Antonio Fernández Concha-Castañeda (Fraternidad-Muprespa mutualitatearen probintzia-zuzendaria), zeinak eskerrak eman baitizkio Aenari laneko osasunaren eta lan-arriskuen prebentzioaren gaineko erakusketa egiteko espazioa lagatzeagatik, eta Miguel Ángel Quesada (Komunikazio eta Industria Bitartekoen Saileko zuzendaria), zeinak bisitaldi gisatu bat egin baitu erakusketan zehar, eta nabarmendu baitu zer interes duen Fraternidad-Muprespa mutualitateak «lan-arriskuen prebentzioa kalera ateratzeko, azken hiru urteetan erakusketa honek hainbat hiri eta tokitara eraman duen moduan». 

Fraternidad-Muprespa mutualitateak 4.600 enpresa kidetu baino gehiago ditu Badajozen, eta 13.400 langile inguru babesturik. 

¿Te ha resultado útil?