Bide segurtasunari buruzko jardunaldia: gazteak eta gidatzea

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Joan den apirilaren 20an, Vinjoy Fundazioak eta Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak  bereziki gidatzaile gazteei zuzendutako jardunaldi bat antolatu zuten ASPAYM Asturias eta Asturiaseko Probintziako Trafiko Buruzagitzaren laguntzarekin. Ekitaldia, Oviedoko Avenida de los Monumentos hiribidean kokatzen den Vinjoy Fundazioaren areto nagusian izan zen.

Jardunaldi horretan, era arduratsu eta seguruan gidatzeko gizarteko talde jakin honek kontuan izan behar dituen alderdi  nagusiak laburbildu ziren.

Hainbat ikastetxetako ehun eta berrogeita hamar pertsona baino gehiago hurbildu ziren ekitaldira. Gainera, Vinjoy Fundazioak keinu-hizkuntzako interpretazio zerbitzua eskaini zuen.

Adolfo Rivas Fernández  Vinjoy Fundazioaren zuzendari kudeatzaileak aurkeztu zuen ekintza, gidari hasiberriei prestakuntza arduratsua eskaintzearen garrantzia azpimarratuz.

Gizarte Segurantzako mutualitate laguntzaileek auto-istripuetan duten eginkizuna (In Itinere eta In mision) izan du aztergai José Beltrán García Fraternidad-Muprespako Lan Arriskuen Prebentzioko goi-mailako teknikariak.

Ondoren, bertaratutakoek, ASPAYMeko (Bizkarrezur-muineko Lesioa eta beste desgaitasun fisikoak dituzten Pertsonen Elkartea) presidentearen eta  Eduardo Llano Martínezen  eskutik, gidatzean arduragabe jokatuz gero izan daitezkeen ondorioak ezagutu ahal izan zituzten.

 Raquel Casado Martínez Asturiaseko Probintziako Trafiko arduradunak eta José Andrés Medina Braña Asturiaseko Bide Hezkuntza koordinatzaileak eman zioten jardunaldiari amaiera honako faktore hauen garrantzia azpimarratuz: bidaiatzerakoan gertatzen diren istripuak murrizteko trafiko kanpainak, gidatze arduratsuaren balioa eta alkohol eta drogarik eza.

Ekitaldian bildutako pertsonak pozik azaldu dira bertaratu izanagatik.

¿Te ha resultado útil?