Bizkarraren eskola deituriko tailerra eskaini zuen Fraternidad-Muprespak Andújarren

Semana de la prevención
Autor
Fraternidad-Muprespa

Apirilaren 25ean, Prebentzioaren Astea zela eta, Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak “Bizkarraren eskola izeneko tailer bat antolatu zuen Andújarren, Andújarreko Udalaren laguntzaz.

Tailerra, funtsean, Fraternidad-Mupresparen mutualistak diren enpresetako langileei zuzendu zitzaien.

Ángel Gilabert Jaéngo zuzendari probintzialak parte-hartzaile guztiei bertaratu izana eskertu eta tailerra aurkeztu zien, Mutualitateak nazioan eta zehazki Jaéngo probintzian antolatutako askotariko ekitaldiak nabarmenduz.

Horren ostean, José Alberto Delgado Andújarreko laguntza-zentroko fisioterapeutak bertaratutakoen artean interes handia sortu zuen tailer praktiko eta teorikoa eman zuen, eta amaieran, parte-hartzaileek azaldutako zalantzak behar bezala argitu zituen.

Jardunaldiak oso harrera ona izan zuen bildutakoen artean eta gure Erakundeak hurrengo deialdiak noiz antolatuko zain daudela adierazi zuten.

¿Que te ha parecido el contenido?