
Bizkarraren eskola deituriko tailerra eskaini zuen Fraternidad-Muprespak Badajozen
Apirilaren 26an, Prebentzioaren Astea zela eta, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzailea den Fraternidad-Muprespak “Bizkarraren eskola“ izeneko tailer bat antolatu zuen Badajozen.
Tailerra, bereziki, Virgen de la Soledad zaharren egoitzako langile mutualistei zegoen zuzenduta.
Antonio Fernández de la Concha-Castañeda zuzendari probintzialak parte-hartzaile guztiei bertaratu izana eskertu zien eta ondoren tailerra aurkeztu zuen, Mutualitateak nazio mailan eta zehazki Badajozeko probintzian antolatutako askotariko ekitaldiak nabarmenduz.
Horren ostean, Anabella Ruiz Perianes Badajozeko laguntza-zentroko fisioterapeutak bertaratutakoen artean interes handia sortu zuen tailer praktiko eta teorikoa eman zuen, eta amaieran, parte-hartzaileek azaldutako zalantzak behar bezala argitu zituen.
Jardunaldiak oso harrera ona izan zuen bildutakoen artean eta gure Erakundeak hurrengo deialdiak noiz antolatuko zain daudela adierazi zuten.