Castelloko Fraternidad-Muprespa eta Ntra. Sra. Consolación elkarrekin prebentzioaren alde

Semana de la prevención
Autor
Fraternidad-Muprespa

2017ko apirilaren 25ean eta 26an, Castelloko Fraternidad-MuprespakPrebentzioari buruzko jardunaldia” antolatu zuen Nuestra Señora de la Consolación ikastetxean.

Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak antolatutako Prebentzioaren II. Astean, prebentzioaren kultura eskoletara eraman nahi izan dugu, irakasle zein ikasleengana.

Gaur egungo haurrak izango dira etorkizuneko langile eta enpresariak eta oharkabean barneratuko dute Prebentzioaren balioa; hortaz, ia era naturalean eraman ahal izango dute kontua aurrera.

Hori dela eta, Fraternidad-Mupresparen Castelloko zuzendaritza probintzialak, Educación y Gestión erakundearen laguntzaz, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendutako Prebentzio jardunaldiak antolatu zituen apirilaren 25ean eta 26an,  Castelloko Nuestra Señora de la Consolación ikastetxean.

David Balmaseda Berdasco Fraternidad-Muprespako goi-mailako prebentzio teknikariak eskaini zituen mintzaldiak.

Ikasle eta irakasleen artean, guztira 180 parte-hartzaile inguru izan ziren jardunaldietan, eta oso gai interesgarriak iruditu zitzaizkien.

¿Te ha resultado útil?