Deskarga itzazu dohainik sasoi berriko basoen nazioarteko urteko mahaigaineko atzeko plano eta pantaila-babesle berriak: baso tropikalak

General
Autor
Fraternidad-Muprespa
 

Fraternidad Muprespan, beti eman izan diogu garrantzi berezia ingurumenarekiko errespetuari eta babesari; eta gai horrekiko konpromiso aktibo etengabea hartu dugu. Nazio Batuen Batzar Nagusiaren ekimenak 2010. urtea "Basoen Nazioarteko Urtea" izendatzea benetan garrantzitsua iruditzen zaigu gure planetaren errealitateari buruz kontzientziatzeko. Horretarako, laneko istripuen mutualitatetik, NBEren proposamena babestu eta zabaldu nahi dugu, "Basoen Nazioarteko Urteagarrantziaren kontzientziazioa mundu guztian areagotzeko".

 

Gure web korporatiboa milaka profesional eta enpresen eguneroko elkargunea da eta, hori aprobetxatuz, ekimen honen mezua zabaltzeko baliagarriak izan nahi genuke. Horretarako, 2011ean, web orriaren ohiko irudiak erabiliko ditugu, baita horren bidez eskura daitezkeen gainontzeko produktu elektronikoak ere (pantaila babesleak eta mahaigainen atzealdeak), desagertzeko zorian dauden hainbat espezie erakusteko. Fraternidad Muprespatik, irudi horiek ikusten dituen edozein pertsonak segundo batez gure planetaren errealitatearen kontzientzia izateko eta hori hobetzeko eguneroko ekintza txikiei buruzko hausnarketa egiteko balio izatea espero dugu.

Gaiaren berri edukitzera, hausnartzera eta mezu hau zabaltzera gonbidatzen zaitugu.

Informazio zehatza eta beren ekimenetan modu aktiboan parte hartzeko aukera emango dizuten erakunde ugari daude. Informazio gehiago nahi izanez gero...

Esteka 2011. URTEA OSPATZEN   Esteka FMk PARTE HARTZEN DU...   Esteka ZER DA BASOA?   Esteka BALIABIDEAK
"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Te ha resultado útil?