Enpresa osasungarria eta lehen sorospenak jardunaldia Ubriquen

Semana de la prevención
Autor
Fraternidad-Muprespa

Apirilaren 26an, Prebentzioaren II. Astean antolatutako ekintzen barruan, Enpresa Osasungarria eta Lehen Sorospenei buruzko Tailerra antolatu zuten Ubriqueko Udalak eta udalerri horretako Fraternidad-Mupresparen ordezkaritzak.

Isabel Gómez García Ubriqueko alkateak eta Virginia Bazán Calvillo Osasun zinegotziak eman zioten jardunaldiari hasiera. Haien hitzaldietan, prebentzioaren kultura lan alorrean sustatzea udalarentzat oso garrantzitsua dela nabarmendu zuten. Bestalde, gure Erakundeari Cadizko mendilerroko zonaldean eta zehazki Ubriquen ekitaldi mota hau antolatu izana eskertu zioten.

Isabel Visquert Fraternidad-Mupresparen Ubrique eta Jerezeko ordezkaritzako zuzendariak aurkeztu zuen ekitaldia, erakunde publiko, enpresa pribatu eta giza-kolektiboek era globalean osasunaren sustapen politikak aplikatzeko konpromisoa hartu behar dutela nabarmenduz.

Ondoren, Ángel Merlo gure Erakundeko Lan-arriskuen goi-mailako Prebentzio teknikariak enpresa osasungarriari buruzko mintzaldia eskaini zuen. Bertan, erakunde pribatuek laneko osasunaren sustapen politikak har ditzaten oso garrantzitsua dela azpimarratu zuen, biztanleria aktiboaren zahartzea kudeatu eta ohitura osasungarriak garatzeko.

Mintzaldi horren ostean, José Luis Derlinchan Fraternidad-Muprespako erizaintzako unibertsitate-diplomadunak (EUD) lehen sorospenei buruzko tailer bat eskaini zuen. Edozein istripu mota pairatu dutenei era eraginkorrean lagundu ahal izateko oinarrizko ezagutzak ematea izan zen tailerraren xedea, baita lehen sorospenetan aplikatzen diren funtsezko teknikak irakastea ere, euren lanpostu edo eguneroko bizitzan erabili ahal izan ditzaten. Parte-hartzaileek tailerrean elkarreragin zuten, bizkortze praktiketan esku hartuz.

Ekintzak harrera ona izan zuen bertaratutakoen artean, eta berenganatutako ezagutzekin oso pozik azaldu ziren.

¿Te ha resultado útil?