Escolástico Zaldívar sariaren irabazleak Fraternidad-Mupresparen Prebentzioaren Astean parte hartu du

Semana de la prevención
Autor
Fraternidad-Muprespa

Prebentzioaren Astea zela eta, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak hainbat jarduera egin zituen Zaragozako Nuestra Señora del Pilar salestar eskolan, apirilaren azken bi asteetan eta maiatzaren lehenengo astean zehar, hain zuzen ere.

Orotara, lau hitzaldi eman ziren, “Prebentzioa eskolara eramatea” izenburupean; lehen hezkuntzako 4. mailako eta oinarrizko lanbide-heziketako 1. eta 2. mailetako 80 lagun izan ziren bertan. Bertaratutakoek izandako interesa eta parte-hartzeari esker, bizi-biziak izan ziren hitzaldiok.

Bestalde, “Prebentzio-eskola” izeneko marrazki-lehiaketa egin zen, lehen hezkuntzako 1. mailako 52 parte-hartzailerekin. Marrazkiak lehen hezkuntzako korridoreetan jarri ziren ikusgai, eta onenen artean hiru hautatu ziren.

Mutualitateko lan-arriskuen prebentzioko goi-mailako teknikari José Luis Fernándezek eman zituen hitzaldiak eta, Fraternidad-Muprespako zuzendari probintzial Eva Ramónekin batera, lehen hezkuntzako 1. mailako marrazki-lehiaketako diplomak banatu ere egin zituen. Lehiaketan parte hartu zuten guztiek poz-pozik jaso zuten diploma, batez ere hiru marrazkirik onenen egileek.

Ikasleek eta irakasleek oso harrera ona egin zioten ekitaldiari.

Zaragozako Nuestra Señora del Pilar salestar eskolak Escolástico Zaldívar lehen saria jaso du aurten irabazi-asmorik gabeko enpresen modalitatean. Fraternidad-Muprespak antolatutako Prebentzioaren Asteko “Prebentzio-eskola” delakoan parte hartuz, eskola honek tinko eusten dio “…prebentzioa berezkotzat jo eta hezkuntzaren hastapenetatik helarazi behar dela ulertzeko” bere asmoari, haren zuzendari Eduardo Marcok saria jasotzerakoan adierazi zuen legez.

¿Te ha resultado útil?