Escolástico Zaldívar sarien VII. edizioaren aldizkaria argitaratu du Fraternidad-Muprespak

Publicaciones
Autor
Fraternidad-Muprespa
Población
Madrid

2019ko apirilaren 23an, enpresan segurtasuna eta osasuna sustatzeko Escolástico Zaldívar 2804 sarien VII. edizioa antolatu zuen Fraternidad-Muprespak. Orain, entrega dela-eta argitaratutako aldizkari digitala aditzera eman nahi du Mutualitateak, enpresa eta proiektu saridunak zertxobait hobeto ezagutze aldera. Lan-arriskuen prebentzioarekin konprometiturik daude enpresa horiek guztiak. Areago, prebentzio-araudia betetzeaz haraindi langileen segurtasuna eta osasuna hobetzera bideratutako jarduketak gauzatu edo proiektatu izanagatik jaso zuten aipatu saria.

Besteak beste, gai horri —lan-arriskuen prebentzioa— buruzko dibulgaziozko eduki interesgarria dakar aldizkariak , baita elkarrizketak eta artikuluak ere. Hainbat hitzaldi ere jaso dira aldizkarian, hala nola Fraternidad-Muprespako presidente Carlos Espinosa de los Monterosek, Mutualitateko zuzendari kudeatzaile Carlos Arandak eta Adif-eko Lan Arriskuen Prebentzioko zuzendariorde Jesús Ángel Díazek emandakoak; aurreko edizioa irabazi zuen azken horrek, enpresa handien kategorian, eta arrisku psikosozialei heldu zien bere mintzaldian. 

Honako hauek dira beste protagonistetako batzuk: Miryam Hernández, Lan Arriskuen Prebentzioko Asturiar Institutuko zuzendaria; Jorge Orondo, Fraternidad-Muprespa Habana ospitaleari emandako Leed Platino ziurtagiria lortzeko Fraternidad-Mupresparekin lan egin duen arkitektoa; edota Jorge Cabrera, Quirónsalud-eko Arriskuen Prebentzioko zuzendari korporatiboa. Haiekin aritu gara hizketan, beren proiektuak hobeto ezagutzeko. 

Sartu aldizkari digitalean hemen eta jakin nortzuk eta zein lanek jaso duten saria deialdi honetan.

¿Te ha resultado útil?