Espainiako Lan-arriskuen Prebentzioaren historiari buruzko kartelen erakusketa Burgosen

Semana de la prevención
Autor
Fraternidad-Muprespa

Urtero, apirilaren 28an, Laneko Segurtasunaren eta Higienearen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) lanaren ondoriozko istripu, lesio eta gaixotasunen larritasun eta ondorioei buruz kontzientziatzen jarraitzeko asmoa du, langileen osasuna eta segurtasuna nazioarteko agendetako lehentasunen artean ezarriz eta maila guztietako ekintzak bultzatuz.

Data berezi hori dela eta, joan den apirilaren 21ean, Espainiako lan-arriskuen prebentzioaren historia kartelen bitartez”  izenburupeko erakusketaren inaugurazio ekitaldia egin zen. Honako erakunde hauek elkarlanean antolatu zuten ekintza: Burgoseko Enpresa-elkarteen Konfederazioak, Gaztela eta Leongo Juntak eta Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzailea den Burgoseko Fraternidad-Muprespak.

Erakusketak, prebentzioaren alorrean Lan-arriskuen Prebentzioaren Legea indarrean sartu zenetik, Laneko Segurtasun eta Higienearen Ordenantza Orokorraren ondoren eta gaur egun arte aurrera eramandako hedapen- eta sentsibilizazio-kanpainen zeharreko ibilbide bat eskaintzen du.
 
Lan-arriskuen prebentzioaren alorreko hedapen eta sentsibilizazio kartelak bildu dira, ez bakarrik ale zaharrak, baizik eta baita egungoak ere; XX. mendearen lehenengo erdialdetik hasita, Segurtasun eta Osasunaren Institutu Nazionalak duela ez asko diseinatutakoak barne.

Erakusketan, kartelez gain, bestelako material hauek daude ikusgai: liburuak, aldizkari zaharrak, Ordenantzak probintzian antolatu zituen jardunaldien argazkiak, eskuz landutako kartelak eta Burgoseko Laneko Lurralde Bulegoaren lan-arriskuen prebentzioko unitateak eskainitako 70eko hamarkadan erabiltzen ziren gailuekin proiektatutako prestakuntzarako diapositibak.

Erakusketa hau datorren maiatzaren 3ra arte  egongo da irekita Burgoseko FAEren egoitzan.

¿Te ha resultado útil?