F-M Castellóko Erantzukizun Sozial Korporatiboaren mahaian parte hartu du III. networking ekitaldian

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Fraternidad-Muprespak Castellóko Erantzukizun Sozial Korporatiboaren mahaian parte hartu du kide bezala III. networking ekitaldian.

Ekitaldi hauen helburua da enpresak eta pertsona langabeak elkartzea, esperientziak partekatzeko eta enplegua sustatzeko, batez ere zailtasun handienak dituzten kolektiboetan, bertaratutakoen premiak antzemanez.

Oraingoan, aurreko edizioetan baino %20 enpresa gehiago izan dira bertan; horri esker, 82 pertsonak aukera izan dute probintziako enpresetako giza baliabideen 42 ordezkarirekin elkarrizketatzeko. Topaketan, halaber, prestakuntza-tailerrak eman dituzte beste bost enpresak.

Bost ordu eskasetan, langabeak hiru lan-elkarrizketa eta lau prestakuntza-tailerretan izan dira. Ondoren, balio, jarrera eta profil profesionalak aztertu eta partekatu dituzte. Lan-merkatuari buruzko orientabideak eta aholkuak ere eman zaizkie bertaratutakoei, enpresen sorreratik hasi eta aztarna digitalaren kudeaketaraino.

Iraupen luzeko langabeek, immigranteek, pertsona desgaituek, gazte langabeek eta ijitoen etniako pertsonek beren lan-gaitasunen alde egin dute, lan-aukerei bide emate aldera.

Castellóko Fraternidad-Muprespa Erantzukizun Sozial Korporatiboaren mahaian egon da lanean; espero dugu lanpostu kopurua aurreko edizioetakoa baino handiagoa izatea.

Castellóko Erantzukizun Sozial Korporatiboaren mahaia 2008an eratu zen eta, gaur egun, probintzian diharduten berrogei bat enpresa handi, enpresa txiki eta ertain, mikroenpresa, elkarte profesional, erakunde publiko eta GKE biltzen ditu.

 

¿Te ha resultado útil?