FAKTORE PSIKOSOZIALEI ETA ESTRESA KUDEATZEARI BURUZKO JARDUNALDI INTERESGARRIA MÁLAGAN

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak “Faktore psikosozialak eta estresa kudeatzea” izeneko ikastaroa eman zuen Málagan joan den azaroaren 11n, hezkuntza-eskaintzaren probintziako jardunaldien esparruan.

Fraternidad-Mupresparen Málagako probintzia-zuzendari José Manuel Crespo Figuerolak eman zion hasiera ikastaroari, eta abaguneaz baliatu zen bertaratutakoei eta parte-hartzaileei etorri izana eta agertutako interesa eskertzeko.

Lan-arriskuen prebentzioko goi-mailako teknikari José Luis Haro Alcázar ere izan zen bertan, eta “gure emozioen zati gisa halabeharrez agertzen den estresa” kudeatzeko modua azaldu zuen.

Psikologiako doktore Esperanza García Sanchok hitz egin zuen ondoren, eta “Nola kudeatu estresa eguneroko bizitzan?” deritzon hitzaldi interesgarria eman zuen.

Fraternidad-Mupresparen hegoaldeko lurralde-zuzendari Sonia Medrano Pascualek eman zuen amaitutzat ekitaldia. Halaber, bertaratutakoei dei egin zien enpresetan gure prebentzioko profesionalez baliatu zitezen osasun psikologikoaren kudeaketan aholku hartzeko.

¿Te ha resultado útil?