FAKTORE PSIKOSOZIALEI ETA ESTRESARI BURUZKO TAILERRA MURTZIAN

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak faktore psikosozialei eta estresari buruzko tailer batean parte hartu du, Murtziako Eskola Katolikoen hezkuntza-sektoreko prestakuntza-programan. 

Fraternidad-Mupresparen Murtziako probintzia-zuzendari Alejandro López-Briones Pérez-Pedrerok aurkeztu du gaia, eta egokiera aprobetxatu du bertaratutako guztiei etorri izana eskertzeko.

Ondoren, Mutualitatearen Murtziako prebentzio-teknikari Jesús López Pérezek hitzaldi interesgarria eman du gai hauei buruz: lan-arloan eragina duten faktore psikosozialak, horien ondorio txarrak langilearen osasunerako, estresa eragiten duten faktoreak eta arriskuon ebaluazio-metodoak. 

Hezkuntza-taldea bereziki sentibera da faktore psikosozialekiko eta estresarekiko, beren lan-jarduera garatzen den ingurunea dela eta; horregatik, hezkuntzako profesional ugarik parte hartu dute jardunaldian.

¿Que te ha parecido el contenido?