
FM, BALIO ZIURRA, 'DIRIGENTES' ALDIZKARIAK DIOENEZ.
Publicaciones
FRATERNIDAD MUPRESPA, BALIO ZIURRA, 'DIRIGENTES' ALDIZKARIAK DIOENEZ.
"2004an, eskura dauden azken datuen arabera, mutuaren diru-sartze osoa 2003an baino ehuneko 13,6 handiagoa izan zen, 854 miloi euroak gainditzeko. Gestio soberakinak ehuneko 79 hazi ziren eta 66,82 miloi eurora iritsi ziren.
2004an, Fraternidad Muprespak 75 urte bete zituen, eta denbora horretan, mutuaren negozioak handitu baino ez dira egin, batez ere, 2003an eta 2004an. Horrela, diru-sartze osoaren zenbatekoen nahiz soberakinaen -hala esaten zaio mozkin garbiari sektore honetan- portzentajea handitu egin da urtetik urtera, bi digituak gainditzen dituzten zifrekin.
Hala, 2004an, eskura dauzkagun azken datuak, Fraternidad Muprespako diru-sartze osoa 854 miloi euro baino handiagoa izan zen; hau da, 2003an baino ehuneko 13,6 gehiago hazi zen. Gestio soberakinak 66,82 miloi eurora iritsi ziren eta, beraz, 2003an baino ehuneko 79 gehiago hazi ziren.
2004ko urtaldiko erreserben zifra Fraternidad Muprespako finantza-sendotasunarekin osatzen da; izan ere, 277,07 miloi eurora iritsi zen, izapidean dauden gertakizun orotarako hornidurak 92,76 miloi eurokoak izan ziren.
Horrela, 2004an Fraternidad Muprespak 300.000 enpresa asoziatuetako 1,3 miloi langile baino gehiago babestu zituen. Bezeroei arreta emateko, Fernando Eguidazuk zuzentzen duen mutuak zentro berriak zabaltzeko politikari eutsi dio. 2004an eta 2005ean dozena bana zentro inauguratu zituzten; hau da, 9.000 eta 10.000 metro koadroaren baliokidea, hurrenez hurren. 2006ko urtaldian, berriz, Fraternidad Muprespako arduradunen aurreikuspenen arabera, Espainiako hainbat hiritan, gutxienez, 13 zentro zabaltzeko asmoa daukate.
Era berean, istripu-mutuen jarduerak arautzen dituen, eta bereizita aritu behar duten filialen artean prebentzio-funtzioak banatzea agintzen dien Errege Dekretua dela eta,Fraternidad Muprespak prebentzio-sozietate bat sortu du mutuaren ondare historikoaren kontura.
Enpresa berri horrek 120 zerbitzu-zentro eta 900 langile baino gehiago dauzka, horien artean laneko medikuntzan adituak diren 450 mediku eta osasun-langile, 350 tekniko eta 100 administrari.
Zerga-urtaldiaren amaierako ikuskaritzak egin gabe badaude ere, Fraternidad Muprespak joan den uztailean sortutako filial berriak 2005eko urtaldia 40 milioi euroko fakturazioarekin amaitu zuen.
Iturria: 'Dirigentes' aldizkaria. 2006ko otsaileko alea. Mutuei eta lan arriskuen prebentzioei buruzkoa.