FM MUTUALITATEAK HONI BURUZKO JARDUNALDIA ANTOLATUKO DU ORIHUELAN: LAN ERREFORMA ETA ABSENTISMOAREN KONTROLA: MUTUALITATEEN EGINKIZUNA

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Joan den ekainaren 13an absentismoaren kontrolari eta mutualitateen eginkizunari buruzko jardunaldia antolatu zen Orihuelako (Alacant) Hotel Palacio Tudemir hotelean.

Hizlarien artean izan zen Felix Maria Cerdan Martinez, Orihuelako Industria eta Merkataritza Ganberako presidentea. Berak eman zion hasiera jardunaldiari eta bertaratutakoei ongietorria egin zien.

Ondoren, hitza hartu zuenJulio Santos Palacios jaunak, Fraternidad-Muprespako sarearekiko Harremanetarako Saileko zuzendariak. Santos jaunaren hitzaldiaren ostean, eztabaidari ekin zitzaion eta bertaratutakoek esku hartzeko eta gaiari buruz gehien kezkatzen dieten gauzei buruz hizlariei galdetzeko aukera izan zuten.

Ekitaldian 70 lagun elkartu ziren; horien artean, honako hauek: eremuko enpresari garrantzitsuak, laneko hainbat aholkularitzetako ordezkariak eta tokiko prentsa. Orihuelako Ordezkaritzako zuzendaria, Asuncion Lozano Gonzalvez, arduratu zen haiez guztiez.

Jardunaldiari amaiera emateaz arduratu zen Victor Jose Saz Sanchez, Alacanteko Probintzia zuzendaria, eta bertaratu izanagatik eskerrak eman zizkien guztiei.


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?