Fraternidad-Muprespa eta Blanquerna Osasun Zientzien Fakultateak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Joan den martxoaren 30ean, Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak Ramón Llull Unibertsitateari dagokion Blanquerna Osasun Zientzien Fakultatearekin hezkuntza lankidetza hitzarmen bat sinatu zuen Bartzelonan. Hitzarmen honek zera esan nahi du: Osasun Zientzietako ikasleek kanpo praktika akademikoak burutuko dituztela.

Hitzarmenaren sinadura ekitaldian, Fraternidad-Mupresparen aldetik Jordi Batalla Canyelles, Bartzelonako zuzendari probintziala eta Anna Condeminas Riembau, Bartzelonako zuzendariondoko probintziala egon ziren. Ramón Llull Unibertsitatearen aldetik, berriz, Concepción Mestres Miralles Osasun Zientzien fakultateko dekanoa eta Eulalia Vidal García Kanpo Praktiketako koordinatzailea bertaratu ziren.

Ekitaldiaren amaieran bi erakundeak lankidetza hitzarmenari hasiera emateagatik pozik agertu ziren, baita komunean duten arloan, osasunean alegia, esperientzia eta ezagutzak partekatu ahal izango dituztelako ere.

¿Te ha resultado útil?