Fraternidad-Muprespa INVASSATekin lankidetzan aritu da Alacanten antolatutako jardunaldi batean

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Joan den martxoaren 21ean, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Valentziako Institutuarekin (INVASSAT) elkarlanean, “2017an ezbehar-tasa murrizteko INVASSATen jarduera-planari eta Delt@-ren garrantzia”-ri buruzko jardunaldia antolatu zuen Alacanteko zuzendaritza probintzialeko instalazioetan.

Victor Saz Sánchez Alacanteko Fraternidad-Mupresparen zuzendari Probintzialak aurkeztu zuen ekitaldia, eta bertaratutakoei eskerrak eman ondoren, parte hartu zuten hizlariak aurkezteaz gain, saioan landuko ziren gaien laburpena eskaini zuen.

Lehenik, Mª José Caballero Zamora Alacanteko INVASSATen Lurralde Zentroko zuzendariak hartu zuen parte, Valentziako Erkidegoan jazotzen diren lan istripuen arrazoiak aztertuz.

Ondoren, Mariano Naharro Alarcón INVASSATen Alacanteko Lurralde Zentroko Jarduera-planen Saileko arduradunak Delt@ istripuen agiria eta honen eragile, helburu, erantzukizun eta intzidentziak aztertu eta azaldu zituen.  Horrez gain, Valentziako Erkidegoko lan istripuen arrazoien analisian oinarritutako aurkezpena gauzatu zuen eta gai hauek azaldu zituen: INVASSATen 2017ko jarduera-planaren berritasunak, lan istripuen txostenaren edukia eta deskarga telematikoari buruzko informazioa eta e-INVASSAT plataformaren jardunbide irizpideak eta analisia.

Horren ostean, Margarita Martínez Gómez Fraternidad-Mupresparen Alacanteko Prebentzio teknikariak Gizarte Segurantzako mutualitate laguntzaileetako prebentzio teknikariek burutzen dituzten jarduerei buruzko azalpen interesgarri bat eskaini zuen.

Azkenik, Victor Saz Sánchezek eman zion amaiera jardunaldiari, honelako jarduerak antolatzea eta horien helburu nagusia lortzea, hau da, laneko istripuen tasa gutxitzea, guztiz garrantzitsua dela gogoraraziz.

¿Te ha resultado útil?