Fraternidad-Muprespa mutualitateak Ikastetxe Katolikoen jardunaldian parte hartu du

Ekitaldiaren laburpena
Autor
Fraternidad-Muprespa
Población
Valentzia

Fraternidad-Muprespa mutualitateak,Gizarte Segurantzarekin lankidetzan jarduten duen mutualitatea bera,  Valentziako Erkidegoko Ikastetxe Katolikoek antolaturiko jardunaldi batean parte hartu du, ikastetxeetako lan-eremuko ohitura osasungarrien gainean.

Ekitaldia  inauguratzen izan zen Vicenta Rodríguez, Valentziako Erkidegoko  Ikastetxe Katolikoen idazkaria, eta aipatu zuen ikastetxeak egiteko aktiboa daukala ohitura osasungarriak sustatzen.

Ondoren, José Garay Bigarren Hezkuntzako gorputz heziketako irakasleak hartu zuen hitza (aldi berean atletismoko entrenatzailea eta kirol-coacha ere bada), eta azaldu zuen zein diren enpresa osasungarri baten zutoinak. Hala, bere esperientzia pertsonala eman zigun praktika osasungarri horiek hezkuntza-zentroan ezartzeko.

Ondoren, Inmaculada Esteban Fraternidad-Muprespa mutualitateko medikuak azaldu zien bertaratutako kideei zein diren kontsultan gehien topatzen dituen patologiak, eta, aurkezpena amaitzeko, hainbat gomendio eman zituen modu batez ere praktikoan.

Jardunaldia David Balmasedak amaitu zuen, (Fraternidad-Muprespa mutualitateko lan-arriskuen prebentzioko teknikaria), eta «Ongizaterantz oinez» aplikazioa aurkeztu zuen. Mutualitateak ikastetxeen eskura ipintzen duen erreminta horrek azaltzen du zer bide ezar dezakeen ikastetxe bakoitzak.

Ekitaldia amaitzeko,  Jordi de Vicentek hartu zuen hitza, Fraternidad-Muprespa mutualitateko probintzia-zuzendaria bera, eta eskerrak eman zizkien bertaratutakoei eta Ikastetxe Katolikoei, mutualitatean ipinitako konfiantzagatik.

 

¿Te ha resultado útil?