FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK PREBENTZIORAKO VII. ASTEARI AMAIERA EMAN DIO

Semana de la prevención
Autor
Fraternidad-Muprespa

Apirilaren 28an,Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Egunarekin bat eginez, Fraternidad-Muprespa mutualitateak Prebentziorako VII. Astea ospatu zuen. Aurten, “Lidergoa gure egin” lelopean egin da hitzordua. Hain zuzen, hori da Vision Zero kanpainaren lehen urrezko araua. Gizarte Segurantzako Nazioarteko Elkarteak lanean zero istripu, gaixotasun eta kalte izatearen alde egin duen munduko kanpaina da Vision Zero. Hauek izan dira Prebentzioaren Asteko hitzordu nagusiak:

 

Apirilak 22: Fratertalk#21

Julio de la Iglesia gonbidatu zuten laneko arriskuak prebenitzeari buruz Fraternidad-Muprespa mutualitateak antolatutako online elkarrizketen espaziora. Aldi berean, Prebentzioaren VII. Asteko irekiera-ekitaldia ere izan zen. “Kable gorria edo urdina? Lider izatea erabaki zuzena denean” izenburua izan zuen elkarrizketan, Lehergailuen Desaktibazioan Teknikari Espezialista den gonbidatuak gure jarduerek  ondorio negatiboak edo positiboak izatearen mugan dauden lerro meheak deskribatu zituen. Muturreko egoeretan lan egitera ohituta dagoen coach honek modu adierazgarri eta atseginean, eta adibide ugari emanez, azaldu zuen nola kudeatu dezakegun beldurra eta nola hartu ditzakegun ezinbesteko erabakiak, bizitza jokoan jarri beharrik gabe. Fratertalk-a berriz ikus dezakezu edo podcast formatuan entzun.

 

Apirilak 25: “Prebentzioan lider izateko garaia” jardunaldia

Vision Zero filosofiaren eta lidergoa gure egitea dioen haren urrezko arauaren berri emateko helburuarekin, Fraternidad-Muprespa mutualitateak jardunaldi instituzional bat egin zuen apirilaren 25ean, webinar formatuan, segurtasun- eta osasun-kultura sendoa eraikitzea sustatzeko helburuarekin.

Horretarako, gai horren inguruan aparteko adituak diren gonbidatuak izan zituen, besteak beste, Carlos Arranz INSSTko zuzendaria, Juan Jesús Nieto Pascual-eko Prebentzio zuzendaria eta Francisco J. Flor Danica Desarrollos SL-ren sortzailea. Jardunaldian zehar, beren enpresetan laneko segurtasun- eta osasun-ekintzak nola garatzen dituzten azaldu zuten, albiste honetan irakur daitekeenez. Mar Morales Prebentzioa eta osasunaren kultura garatzeko saileko zuzendariak ireki zuen jardunaldia, eta Rebeca García, sail horretako eremuko nagusia, izan zen gidari. Hizketaldia amaitzeko, Natalia Fdez. Laviada Prebentzioa, kalitatea eta komunikazioaren zuzendariorde nagusiak hitz egin zuen; bideo honetan ikus daiteke hizketaldia.

 

Apirilak 26: XX. mendeko Prebentzioaren inguruko Kartelen erakusketaren itxiera, Gaztela eta Leongo Siderurgia eta Meatzaritzaren Museoan.

Erakusketa apirilaren 4tik 28ra bitartean egon zen —apirilaren 28an Laneko Segurtasun eta osasunaren munduko eguna izan zen—, baina 26an itxiera-zeremonia instituzionala  egin zen. Sabero-ko alkate Francisco Javier García izan zen buru, Fraternidad-Muprespa eta AXA Fundazioko ordezkarien laguntzarekin.

Hitzordu horretan bereziki protagonista izan zen “penitentearen” irudiaren eskultura, Andaluziako Juntaren Granadako Zientzietako Parkeak utzitako pieza, Fraternidad-Muprespa mutualitateak erakustaldiraino eraman zuena. Eskulturak ikatz-meatzeetan grisu gasaren multzoak erretzen zituen pertsona gogoratzen du, galerietan sartzen ziren meatzarien bizitza babesteko lan egiten zuena.

 

Apirilak 27: prebentzioaren “non-stop” 24 orduak

Laneko segurtasunaren eta osasunaren munduko egunaren bezperan, Fraternidad-Muprespa mutualitateko YouTube-ko kanalean hainbat gairi buruzko ikus-entzunezko edukien maratoia egin zen; besteak beste, gai hauek landu ziren: laneko segurtasuna, ergonomia, ongizate emozionala, Vision Zero, ohitura osasungarriak eta bideko segurtasuna.

Fraternidad-Muprespa mutualitateak landutako edukiez gain, erreprodukzio-zerrendan enpresa mutualista batzuek Mutualitateari jardunaldi hauek direla-eta bidalitako zorion-agurren bideoak  sartu ziren, baita Mutualitateko Prebentzio-aholkulariek Espainiako toki enblematikoetan ateratako selfieak ere.

 

Apirilak 28: IX. Escolástico Zaldívar sari-banaketa birtuala

Fraternidad-Muprespa mutualitateak IX. Escolástico Zaldívar sari-banaketa igorri zuen bere YouTube-ko kanalaren bidez. Sari horien helburua da enpresa mutualistek egindako prebentzio-jardunbide onenak, segurtasuna hobetzea eta laneko istripuak eta gaixotasunak gutxitzea helburu dutenak, aintzatestea.

Enpresa hauek izan dira ekitaldi honetako irabazleak: Grupo Agbar, Banco de Crédito Social Corporativo, Nidec Arisa, Endesa  eta Sociedad Mixta del Agua Jaén. Montserrat García Osasun Ministerioko Laneko Osasunaren arloko buruak jaso zuen lan-ibilbide bikainari emandako Aparteko Saria etaLan-arriskuen prebentzioarekin konprometitutako erakundeei emandako l. Aparteko saria, berriz, Gizarte Segurantzako Nazioarteko Elkarteak jaso zuen.

Carlos Espinosa de los Monteros Mutualitateko presidenteak ireki zuen sari-banaketa eta  Carlos Aranda zuzendari gerenteak itxi zuen. Natalia Fdez. Laviada, Prebentzio, Kalitate eta Komunikazioaren zuzendariorde orokorra  izan zen ekitaldiaren gidaria.

¿Te ha resultado útil?