Fraternidad-Muprespa mutualitateak XX. mendeko prebentzio-kartelen erakusketa inauguratu du Salamancan

Erakusketak
Autor
Fraternidad-Muprespa
Población
Salamanca

Fraternidad-Muprespa mutualitateak lan-arriskuen prebentzioaren printzipioak transmititzen jarraitzen du, XX. mendeko Espainiako kartelen erakusketaren bidez. Vecca&Mugo bildumako kartelak dira, eta dagoeneko 24 tokitan erakutsi dituzte. Orain Salamancan instalatu da erakusketa, eta datorren otsailaren 7ra arte egongo da ikusgai Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren eta Diruzaintzaren probintzia-zuzendaritzaren egoitzan (Edificio Norte, Paseo de Canalejas, 129).
 
Gobernuaren Salamancako ordezkari Encarnación Pérez andreak inauguratu zuen erakusketa, eta nabarmendu zuen Espainiako Konstituzioak garrantzi handia ematen diela langileen lan-segurtasunari eta -osasunari, 40. artikuluan jasotzen den moduan. Alde horretatik, Pérezek nabarmendu zuen XX. mendean agertu zela laneko istripuen lehendabiziko legea, «baita Aulki Lege interesgarria ere, alde horretatik izandako aurrerabidearen erakusgai. «Gainera, unibertsitatearen bidez segurtasunaren eta arriskuen prebentzioaren manuarekin buru-belarri lan egin duen hiri batean gaude, zeinean master bat ematen baita laneko arriskuen gainean. Gaiak ardura pizten du, eta erronka da ezbehar-tasa zero izatea», adierazi zuen.

Ekitaldian, halaber, honako hauek ere izan ziren: Cristina Prieto, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren Salamancako zuzendaria, eta Jacobo Baró, mutualitatearen ipar-mendebaldeko lurralde-zuzendaria. Alde horretatik, Barók zera adierazi zuen: «Prebentzio-praktikek aurrerapen demokratikoa erakusten dute, eta behin eta berriz heldu behar diegu, eta halaxe jarraitzea espero dugu, harik eta zero istripu izatea lortu arte». 

Komunikazio eta Industria Bitartekoetako zuzendari Miguel Ángel Quesada jaunak bisita gidatu bat egin zuen erakusketan zehar.   

Karteletako gaiek –laneko segurtasuna, arriskuen prebentzioa eta laneko osasuna– erakusten dute zer bilakaera izan duten kontzeptu horiek joan den mendean, obra horiek trebakuntza- eta informazio-bitarteko garrantzitsua ziren garaian. Fraternidad-Muprespa mutualitateak 5.300 enpresa kidetu baino gehiago ditu Salamancan, bai eta 15.200 langile babestu baino gehiago ere. 
 

¿Te ha resultado útil?
Vote up!

Puntuak: 1

You voted ‘up’