Fraternidad-Muprespak bizkarraren eskola tailerra antolatu zuen Lucenan

Semana de la prevención
Autor
Fraternidad-Muprespa

Apirilaren 26an, Prebentzioaren II. Astean zehar antolatutako ekintzen barruan, “Bizkarraren Eskola” deituriko tailer bat eskaini zen Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzailearen  Lucenako ordezkaritzan.

Teresa Rodriguez Ramírez Lucenako ordezkaritzako fisioterapeutak tailer bikaina eskaini zuen. Bertan, lanpostuetan jarrera txarretan egotearen ondorioz sortzen diren hezur eta muskuluetako ohiko arazoei buruz aritu zen, eta gaitz hauek ekiditeko gauzatu beharreko ariketa praktikoez gain, adinekoak eta mendekotasuna duten pertsonak behar bezala mugitzeko era zuzenak azaldu zituen.  

Ondoren, Rafael Delgado Portero Prebentzio teknikariak, datuak bistaratzeko pantailak (DBP) erabiltzen dituzten pertsonen ohiko jarrera-arriskuak aipatu zituen.

Tailerra, bereziki, mendekotasuna duten erabiltzaileen arreta sektorean eta zaharren egoitzetan lan egiten duten langileei zegoen zuzendua.

¿Te ha resultado útil?