
FRATERNIDAD-MUPRESPAK BONUS PIZGARRIA EMAN DIO HIDRALIA GESTIÓN INTEGRAL DE AGUAS DE ANDALUCÍA ENPRESARI
Joan den azaroaren 25ean, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak BONUS diploma eman zion Hidralia gestión integral de aguas de Andalucía, S.A. enpresari, 2013ko kanpaina zela eta. Ekitaldia Hidralia gestión integral de aguas de Andalucía enpresaren egoitzan garatu zen.
Fraternidad-Mupresparen hegoaldeko lurralde-zuzendari Sonia Medrano Pascualek diploma eman zion Hidralia gestión integral de aguas de Andalucía, S.A. enpresaren eragiketa-saileko zuzendari Marcelino Manzanares Gijóni; halaber, zorionak eman zizkion laneko istripuak eta gaixotasunak saihesteko neurri eta jokabide egokien bidez ezbehar kopurua gutxitzeagatik.
Andaluziako Giza Baliabideen zuzendari Antonio Álvarez Baeza, LAPeko koordinatzaile Isabel Ruiz Maldonado eta Hidraliako prebentzioko ordezkari Francisco Martínez Rubio ere izan ziren ekitaldian. Sevillako Fraternidad-Mupresparen aldetik, probintziako zuzendariondoko Enrique Ballesteros Domínguez, Prebentzioko goi-mailako teknikari Ana Fernández Garrido eta koordinatzaile tekniko José Luis Juan Chico egon dira.
Gizarte Segurantzaren Antolamendurako Zuzendaritza Nagusiak Fraternidad-Mupresparen bitartez ematen du pizgarri hori, indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatutakoan.