FRATERNIDAD-MUPRESPAK DIGA ZIURTAGIRIA JASO DU GASTEIZEN, 5 IZARREKIN

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Gasteizko Fraternidad-Muprespak DIGA adierazgarria jaso zuen azaroaren 16an laguntza-zentroen kategorian, 5 izarrekin.
Ekitaldia hasi baino lehen, bisitaldi gidatua egin zen Gasteizko laguntza-zentroan barrena. Bertan, irisgarritasunaren arloan zentroak dituen hobekuntza guztiak nabarmendu ziren. Bisitaldian, halaber, keinu-hizkuntzako interprete bat ere izan zen.

Ondoren, Shangri-La fundazioaren zuzendariondoko Ignacio Lucinik eta Gasteizko alkateorde Itziar Gonzalok plaka bereizgarria eman zioten Fraternidad-Muprespako zuzendariorde nagusi Pedro Serrerari; hark, eskerrak eman ondoren, aipatu zuen “ziurtagiri hori lortu duten Fraternidad-Muprespako 83 zentroetatik Gasteizkoak baino ez dituela 5 izarrak erdietsi”.

Gasteizko Udalari dagokionez, Itziar Gonzalok eskerrak eman zituen ospakizunaren zati izateagatik eta erakundeak herritar guztiei sarbidea errazteko hartutako konpromisoa dela eta.

Ignacio Lucinik, bere aldetik, nabarmendu zuen “konpromiso horren ondorioz, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorra bete dela uste baino urtebete lehenago (1/2013 Legegintzako Errege Dekretua); Fraternidad-Muprespa, hortaz, aitzindari da hiritarrentzako irisgarritasuna bermatzen”.

Azkenik, Instituto Italiano del Marchio Di Quialitáko (IMQ) zuzendari nagusi Alejandro Garcíak Gasteiz hiria zoriondu zuen “irisgarritasunaren arloan aurrendari izateagatik. Bestalde, azpimarratu zuen Fraternidad-Muprespa eredua dela guztiontzat, espero baino urtebete lehenago bete baititu DIGAren baldintzak 83 zentrotan; hala ere, orain dator zailena: ziurtagiriei eustea, alegia”.

Gonbidatuen artean izan ziren, besteak beste, GSINren probintziako zuzendari Carmelo Rodríguez, GSDOren probintziako zuzendari Amaia Palacios eta Gizarte Graduatuen Elkargoko presidente Andoni Landaluce, Fraternidad-Muprespako instalazioen eta zerbitzuaren kalitatea goraipatu dutenak.


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?