FRATERNIDAD-MUPRESPAK EKITALDI BAT ANTOLATU DU GIJÓNEN, IZENBURU HONEKIN: LANEKO GUNEA, PREBENTZIO KLABEAN, EMAKUME KLABEAN

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Joan den maiatzaren 28an, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzailea den Fraternidad-Muprespak informazio-jardunaldia antolatu zuen, eta hauek izan zituen laguntzaile: Asturiasko Enpresarien Elkartea, Asturiasko Emakume Enpresari eta Zuzendarien Federazioa, Emakume Enpresa Erakundea, Lan Arriskuen Prebentziorako Teknikari Adituen Elkartea, Lan Arriskuen Prebentziorako Asturiasko Institutua, Emakumeen Asturiasko Institutua eta Gijóneko Kultura eta Hezkuntza Fundazioa. Jardunaldiaren izenburua hauxe izan da: “Laneko Gunea, prebentzio klabean, emakume klabean”.

Horri hasiera emateaz arduratu da Fraternidad-Mupresparen Gijóneko Ordezkaritzako Zuzendaria, Ana Fernández Castro andrea. Emakume langileen segurtasuna eta osasunari dagokienez, genero transbertsalitatea lortu behar dela azpimarratu du zuzendariak.

Ondoren, Miryam Hernández Fernández andreak, Lan Arriskuen Prebentziorako Asturiasko Institutuko Zuzendariak, alegia, aurkezpen gisa hitzaldi bat eman du lan-arriskuen prebentzioari buruz, generoaren ikuspuntutik.

Geroago, mahai-ingurua egin da, José Ignacio Diaz Lucasek moderatu duena, hau da, Fraternidad-Muprespako Iparraldeko Lurralde Zuzendariak. Bertan, lan-arriskuak prebenitzeko oinarri nagusien inguruan duten ikuspegia azaldu dute honako hauek, emakumearen arloari aplikatuta: Natalia Fernández Laviada andreak, Fraternidad-Muprespako Antolakuntza eta Sareko Zuzendariorde Nagusiak; Rocio Doval Martínez andreak, INSSren Asturiasko Zuzendari Probintzialak; Carmen Moreno Llaneza andreak, FADEren Kontseilu Betearazleko Kideak; Margarita Sánchez Gutiérrez andreak, FEDAko Presidenteordeak; Beatriz Rodríguez Ramón andreak, ASEMeko Ordezkariak, eta Laura Álvarez Perera andreak, ASATEPeko Presidenteak.

Bukatzeko, Carmen Sanjurjo Gonzálezek itxi du ekitaldia, hau da, Emakumeen Asturiasko Institutuko Zuzendari Nagusiak. Honek, berdintasunak laneko bizitzan printzipio-gidari gisa duen garrantzia azpimarratu eta zentzu horretan erakundea zoriondu du.



"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?