Fraternidad-Muprespak Eraikuntzaren kudeaketa integrala Unibertsitate Masterrean hartu du parte

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzaren Mutualitate Laguntzaileak, Sevillako Unibertsitatearekin elkarlanean, Ingeniaritza eta Eraikuntza Goi Eskola Teknikoan irakasten den Eraikuntzaren kudeaketa integrala Unibertsitate Masterrean mintzaldi bat eskaini zuen. Master hau “Enpresen zuzendaritza” espezialitatearen barruan kokatzen da, zehazki, Pedro Fernández de Valderrama irakasleak ematen duen Prozesuak Kontrolatzeko Teknikak eta Hobekuntzak ikasgaian.

Pedro Serrera Cobos Mutualitatearen Informazio Sistemen eta Zerbitzuen zuzendariorde nagusiak eskaini zien hitzaldia bertaratutako ikasleei, eta hau hiru zatitan banatu zen.

Hasieran, lizitazio publikoaren berezitasunak eta, Sektore Publikoko Legeari jarraiki, ingeniaritza eta eraikuntza edo berritze lan zerbitzuen kontratazioa izan ziren hizpide. Azken egunotan eraikitzen hasia den Fraternidad-Mupresparen Kordobako laguntza-zentro berriaren eraikuntza-lanak mahaigaineratu zituen Pedro Serrera Cobosek kasu praktiko gisa.

Jarraian, LEED ziurtagiria azaltzeaz gain, kontratuak hautatu eta esleitzeko irizpideak aurkeztu eta honek ingurumen-kontrolari buruzko proiektuetan duen eragina azaldu zuen. Bestalde, eta horri buruzko adibide praktikoa ezartzearren, Fraternidad-Mupresparen Madrileko Paseo de la Habana pasealekuko Ospitalearen lanei buruz hitz egin zuen.

Amaitzeko, lanetan aurrera eramaten diren kalitate kontrolei buruz mintzatu zen, proiektuan ezarritako ingeniaritza eta arkitektura irizpideak bermatzeko elementu gisa erabiltzen direla argituz.

¿Te ha resultado útil?