Fraternidad-Muprespak hitzaldiak antolatu ditu Terueleko ikastetxeetan

Semana de la prevención
Autor
Fraternidad-Muprespa

Apirilaren 26an, asteazkenean, Prebentzioaren Astea zela eta, Terueleko Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak prebentzioak eskolan eta lanean duen garrantziari buruzko mintzaldiak eskaini zituen hainbat ikastetxetan.

José Luis Fernández Medina lan-arriskuen goi-mailako prebentzio teknikaria izan zen hizlaria. La Salle-San José ikastetxeko (Hermanos Escuelas Cristianas) 190 parte-hartzaile eta Victoria Díez ikastetxeko (Institución Teresiana) 99 parte-hartzaile bildu ziren ekitaldian, denak 12 eta 16 urte bitarteko ikasleak eta haien irakasleak.

Prestakuntza jardunaldi bakoitzaren amaieran, José María Aranguren Rodríguez Fraternidad-Muprespako  zuzendari probintzialak bi ikastetxeek antolatutako ekintzari emandako harrera ona eskertu zuen.

¿Te ha resultado útil?