Fraternidad-Muprespak La Carolinan antolatutako lehen sorospenei buruzko tailerra

Semana de la prevención
Autor
Fraternidad-Muprespa

Apirilaren 26an, Prebentzioaren II. Astea zela eta, Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak lehen sorospenei buruzko tailer bat antolatu zuen La Carolinan, bereziki Fraternidad-Mupresparen enpresa mutualistetako langileentzat.

Ángel Gilabert Jaéngo zuzendari probintzialak parte-hartzaile guztiei bertaratu izana eskertu eta tailerra aurkeztu zien, Mutualitateak nazioan eta zehazki Jaéngo probintzian antolatutako askotariko ekitaldiak nabarmenduz.

Horren ostean, Abel Collado La Carolina laguntza-zentroko erizaintzako unibertsitate-diplomadunak (EUD) bertaratutakoen artean interes handia sortu zuen tailer praktiko eta teorikoa eman, zuen eta amaieran, parte-hartzaileek azaldutako zalantzak behar bezala argitu zituen.

Jardunaldiak oso harrera ona izan zuen bildutakoen artean eta gure Erakundeak hurrengo deialdiak noiz antolatuko zain daudela adierazi zuten.

¿Que te ha parecido el contenido?