
FRATERNIDAD-MUPRESPAK LANEKO ISTRIPUEN KUDEAKETARI BURUZKO JARDUNALDIA ANTOLATU ZUEN ALBACETEN
Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak laneko istripuen kudeaketa integralari buruzko hezkuntza-eskaintzari buruzko jardunaldia egin zuen martxoaren 9an Albaceten.
Eloy Ávila Lacalle jaunak, Fraternidad-Mupresparen Albaceteko zuzendari probintzialak, ongietorria eman zien bertaratutako guztiei, etorri izana eskertuz. Halaber, lan-baldintzak hobetu beharra dagoela azpimarratu zuen, laneko ezbehar-kopuruari aurre egitearren.
Ondoren, Ana Jaén Mediavilla andreak, Albaceteko Laneko Arriskuen Prebentzioko goi-mailako teknikariak, laneko istripuen kudeaketaren berezitasunei buruzko hitzaldia eman zuen.
Ekitaldian, oso eztabaida interesgarria piztu zen, eta sortutako zalantzak adierazi ziren.
Bertaratutako guztiek oso harrera ona egin zioten jardunaldiari.
"Zure mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"