FRATERNIDAD-MUPRESPAK LANGILE AUTONOMOAREN ERREGIMENARI BURUZKO EKITALDI BAT ANTOLATU ZUEN ARRECIFEN

Ekitaldiaren laburpena
Autor
Fraternidad-Muprespa

Joan den martxoaren 9an, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzailea den Fraternidad-Muprespak "“Langile autonomoaren erregimen profesionala eta gizarte-babesa” izeneko informazio-jardunaldia antolatu zuen Arrecifen (Lanzarote).

Arrecifeko ordezkaritzako zuzendaria den Pedro M. Figueras Alfonso jaunak eman zion hasiera ekitaldiari, eta parada aprobetxatu zuen bertaratutako guztiei eskerrak emateko.

Jarraian, Miguel Ysasi Alfaro jaunak hitz egin zuen, Mutualitateko Hegoaldeko Zuzendaritzaren lurralde-koordinatzaile teknikoak. Langile autonomoek Fraternidad-Mupresparentzat duten garrantzia nabarmentzeaz gain, hitzaldi interesgarria burutu zuen; bertan, langile autonomoari eragiten dion legeriaren esparruan egindako aldaketa garrantzitsuenak azaldu zituen, bai eta legeriaren bilakaera, legea interpretatzean eta aplikatzean kontuan izan beharreko xehetasunak, aldaketen irismena eta kolektibo horrengan dituzten ondorioak argitu ere.

Hitzaldia amaitu eta gero, solasaldi bat egon zen bertaratutakoen artean, eta hurrengo jardunaldietarako hainbat gai interesgarri proposatu ziren.



"Zure mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?