
FRATERNIDAD-MUPRESPAK LANGILE AUTONOMOEI BURUZKO JARDUNALDIA ANTOLATU ZUEN SANTA CRUZ TENERIFEKOAN
Martxoaren 8an, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzailea den Fraternidad-Muprespak "“Langile autonomoaren erregimen profesionala eta gizarte-babesa” izeneko jardunaldia antolatu zuen Santa Cruz Tenerifekoan.
Álvaro Morales Almenara jaunak, Santa Cruz Tenerifeko zuzendari probintzialak, ireki zuen ekitaldia, bertaratutako guztiei eskerrak emanez, eta jardunaldiaren helburuak eta berezitasunak azaldu zituen.
Ondoren, Miguel Ysasi Alfaro jauna aurkeztu zuen, Hegoaldeko Zuzendaritzaren lurralde-koordinatzaile teknikoa. Langile autonomoek Fraternidad-Mupresparentzat duten garrantzia nabarmentzeaz gain, hitzaldi interesgarria burutu zuen; bertan, langile autonomoari eragiten dion legeriaren esparruan egindako aldaketa garrantzitsuenak azaldu zituen, bai eta legeriaren bilakaera, legea interpretatzean eta aplikatzean kontuan izan beharreko xehetasunak, aldaketen irismena eta kolektibo horrengan dituzten ondorioak argitu ere.
Hitzaldia bukatzean, solasaldi interesgarria hasi zen; hizlariak abagunea baliatu zuen bertaratutako emakume guztiei zorionak emateko, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna zela eta.
Álvaro Morales Almenara jaunak hitza hartu zuen berriz ere jardunaldiari amaiera emateko eta bertaratutakoei beren parte-hartzea eskertzeko.
"Zure mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"